Urtarrilaren 5etik 7ra
Errege Kopako bigarren kanporaketako datak eta ordutegiak
A. A. | EITB MEDIA
Alavesek, Amorebietak, Eibarrek, Multiverak, Osasunak eta Portugaletek badakite zein egun eta ordutan jokatuko dituzten euren kanporaketak.
Espainiako Futbol Federazioak astelehen honetan jakinarazi ditu 2021eko urtarrilaren 5ean, 6an eta 7an jokatuko den Errege Kopako bigarren kanporaketetako ordutegiak.
Fase honetako irabazleak final-hamaseirenetara igaroko dira, non Superkopa jokatuko duten lau taldeak sartuko diren (Athletic, Bartzelona, Real Madril eta Reala). Orduko horretan ere kanporaketek partida bakarrera izaten jarraituko dute.
Hartara, era honetan geratu dira banatuta bigarren txandako partidak:
Urtarrilak 5, asteartea
(17:00) Eivissa - Celta
(17:00) Kordoba - Getafe
(19:00) Linares - Sevilla
(19:00) Zamora - Vila-real
(21:00) Marbella - Valladolid
(21:00) Alcorcon - Zaragoza
Urtarrilak 6, asteazkena
(12:00) Portugalete - Levante
(12:00) La Nucia - Elche
(12:00) Socuellamos - Leganes
(17:00) Mutilvera - Betis
(17:00) Cultural Leonesa - Granada
(17:00) Haro - Rayo Vallecano
(17:00) Navalcarnero - Las Palmas
(18:00) Cornella - Atletico Madril
(19:00) Olot - Osasuna
(19:00) Deportivo - Alaves
(19:00) Burgos - Espanyol
(21:00) Numantzia - Almería
(21:00) Fuenlabrada - Mallorca
(21:00) Malaga - Oviedo
Urtarrilak 7, osteguna
(19:00) Castello - Tenerife
(19:00) Peña Deportiva - Sabadell
(19:00) Amorebieta - Sporting
(19:00) Pontevedra - Cadiz
(19:00) Yeclano - Valentzia
(21:00) Alcoyano - Huesca
(21:00) Girona - Lugo
(21:00) Las Rozas - Eibar