PRIMERA IBERDROLA
Athleticek, Realak eta Eibarrek 13. jardunaldia jokatuko dute asteartean
M. Y. | EITB Media
Lehoiak Logroñoren aurka neurtuko dira 11:00tan. Donostiarrek eta armaginek 18:00etan jokatuko dute, Atletico Madril eta Valentziaren kontra.
Athletic Logroñoren aurka neurtuko da Errioxako hiriburuan 11:00etan. Logroño azken-hirugarren postuan dago, baina lehoiek ere ez daramate bolada ona; zazpi partida irabazi gabe eta taularen erdian kokatuta. Azken norgehiagokan, Rayo Vallecanorekin berdindu zuten Lezaman (0-0).
Realak, bere aldetik, zuzeneko aurkari baten kontra jokatuko du: Atletico Madril. Ligako talde oso indartsuak dira biak; donostiarrak bosgarren dira, madrildarrek baino puntu bat gutxiagorekin. Pasa den larunbatean txuri-urdinek 2-2 berdindu zuten Valentziarekin Zubietan.
Horren aurka jokatuko du Eibarrek aste honetan. Bi taldeek 14 puntu dituzte, Athleticek bezala, eta berdinketa hausteko aukera ona izango da hau. Armaginek 2-0 gainditu zuten Santa Teresa Unben.