Itxi

Europako taldeen kalterako

Neymarrek kontratua berritu du Santosekin 2014. urtera arte

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Talde brasildarrak bere webgunean azaleratu du albistea eta Brasilen burutuko den Munduko Kopa amaitu arte ez dela klubetik mugituko baieztatu du.

Neymar elastikoarekin, bere aita ezkerrean eta eskubian Luis Alvaro presidentea. Argazkia: EFE

Santos FC talde brasildarrak jakitera eman du bere webgunean Neymarrek bi aldeak lotzen dituen kontratua berritu duela 2014. urtera arte. Santoseko presidentea den Luis Alvaro de Oliveira Ribeirok esan du jokalaria ez dela klubetik aterako Brasilen burutuko den 2014 Munduko Kopa bukatu arte.

Neymarrek Europako talde handi askoren eskaintzak izan omen ditu eta interesa piztu du talde horietan. Zurrumurruak ugariak izan dira eta Real Madrilek edo Bartzelonak fitxatuta zeukatela ere azaleratu zuten hedabide batzuk. Kontuak kontu badirudi Europan Neymar ikusteko gogoekin geratuko direla momentuz. Jokalariak bere soldatan igoera nabarmena izango du Santsoek eta Brasileko Bankuak sinatutako akordio bati esker.