Espainiako selekzioa
UEFAk Casillas, Xavi eta Zubizarreta saritu ditu; Raul faltatu da
Erredakzioa
Schalke 04ko jokalariak ez du taldearen baimena izan eta horregatikez da Madrilen burutu den sari banaketara joan.
UEFAk Andoni Zubizarreta, Iker Casillas eta Xavi Hernandez saritu ditu Espainiako selekzioarekin ehun partidu baino gehiago jokatu izanagatik. Raul Gonzalez Balnco ere saria hartzeko deitua izan zen, baina Schalke 04k ez dio baimenik eman ekitaldira joateko.
Zubizarreta Espainiarekin 126 partida jokatuta erretiratu zen, Casillasek Wembleyn larunbat honetan berdinduko du Zubiren marka eta Xavi Hernandezek 105 partidu beteta ditu selekzioarekin.