20. jardunaldia
Alaves-Real Madril, mendeurrenaren egunean
EITB MEDIA
Talde gasteiztarrak hilaren 23an hartuko du talde zuria Mendizorrotzako futbol-zelaian.
Santander Ligak jakitera eman ditu 20. jardunaldiko ordutegiak.
Asteburu horretan bertan Alavesek bere 100. urtea egingo du eta Mendizorrotzan ospatzeko aukera izango du noren eta Real Madrilen kontra; partida hilaren 23an, larunbatean, gaueko 21:00etan izango da.
Egun berean, baina 19:00etan, Realak Betis hartuko du etxean, igandean, aldiz, Osasunak eta Eibarrek Granadaren eta Celtaren kontra jokatuko dute, hurrenez hurren. Astelehenean Athleticen txanda izango da, zuri-gorriek Getaferen kontra neurtuko dituzte indarrak San Mamesen.
20, JARDUNALDIA
Ostirala 22
21:00 LEVANTE VS VALLADOLID
Larunbata 23
14:00 HUESCA VS VILA-REAL
16:15 SEVILLA VS CADIZ
18:30 REALA VS BETIS
21:00 ALAVES VS REAL MADRIL
Igandea 24
14:00 CA OSASUNA VS GRANADA
16:15 ELX VS BARTZELONA
18:30 CELTA VS EIBAR
21:00 ATLETICO VS VALENTZIA
Astelehena 25
21:00 ATHLETIC CLUB VS GETAFE