Errege Kopa
Eibarrek final-hamaseirenetarako txartela lortu du; Amorebieta, kanporatuta
A. B. | EITB Media
Talde armaginak garaipena erdietsi du Las Rozasen aurka (3-4), eta Bizkaiko taldeak galdu egin du Sportingen aurka (0-1).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Amaitu da Errege Kopako bigarren txanda, ostegun honetan jokatu diren partidekin. Bi euskal talde ibili dira lehian; Eibarrek final-hamaseirenetarako txartela eskuratu du, eta Amorebieta kanporatuta geratu da.
Talde armaginak garaipena lortu du Las Rozasen aurka (3-4). Eibar 0-3 irabazten ibili da, baina Las Rozasek neurketa berdindu du (3-3), luzapena behartuz. Norgehiagokako 108. minutuan Sergi Enrichek sartu du 3-4koa.
Bestalde, Amorebietak agur esan dio Errege Kopari, Sportingen kontra 0-1eko emaitzarekin galduta. Cristian Salvadorrek sartu du partidako gol bakarra, 74. minutuan.
Kontsulta itzazu hemen Errege Kopako bigarren txandako partida guztien emaitzak.