Lagunartekoa San Josen
Costa Rica-Espainia (2-2): Silvari eta Villari esker, berdinketa
Erredakzioa
Randall Brenesek eta Joel Campbellek etxeko taldea aurreratu dute eta espainiarren golak Silva (83') eta Villa (90) jokalariena izan dira.
Espainiako futbol selekzioak kostata berdindu du Costa Ricaren aurka San Josen jokatutako lagunarteko partidan (2-2).
Randall Brenesek eta Joel Campbellek etxeko taldea aurreratu dute (2-0) eta Jorge Luis Pinto entrenatzaileak eskatutakoa bikain bete dute.
David Silvak 2-1ekoa egin du 83. minutuan eta binakoarena David Villarena izan da, 90.ean. Espainiaren jokoa bigarren zatian hobetu da, aurrenekoan gaizki egin baitu.
Fitxa teknikoa:
2. Costa Rica: Keylor Navas, Roy Miller, Michael Umaña, Johnny Acosta, Bryan Oviedo (Carlos Hernandez, 80'), Jose Salvatierra; Michael Barrantes (Junior Diaz, 74'), Randall Azofeifa (Jose Cubero, 86'), Randall Brenes (Jose Luis Lopez, 58'); Bryan Ruiz (Allen Guevara, 88') eta Joel Campbell (Winston Parks, 66').
2. Espainia: Iker Casillas (Victor Valdez, 46'), Sergio Ramos, Carles Puyol, Alvaro Arbeloa, Ignacio Monreal (Fernando Torres, 70'); Xavi Hernandez (Santi Cazorla, 46'), Andres Iniesta, Xabi Alonso (Sergio Busquets, 46'), Cesc Fabregas (David Silva, 64'); Juan Mata (Jesus Navas, 46') eta David Villa.
Golak:
1-0, 31': Randall Brenes.
2-0, 42': Joel Campbell.
2-1, 83': David Silva.
2-2, 90': David Villa.