LaLiga (23. jardunaldia)
Barça-Alaves partida otsailaren 13an jokatuko da, 21:00etan
A. B. | EITB Media
Ligako 23. jardunaldia irekiko du Levante-Osasuna neurketak otsailaren 12an. Getafe-Reala eta Eibar-Betis partidak otsailaren 14an jokatuko dira. Cadiz-Athletic neurketa, otsailaren 15ean.
Santander Ligak 23. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Otsailaren 12an, ostiralean, Levanteren eta Osasunaren arteko neurketak (21:00etan) irekiko du jardunaldia, eta Cadiz-Athletic norgehiagokak itxiko du otsailaren 15ean (astelehena), 21:00etan.
Otsailaren 13an, larunbatean Alavesek Bartzelonaren kontra jokatuko du, 21:00etan, Camp Noun. Otsailaren 14an, igandean, jokatuko dira Getafe-Reala (4:00etan) eta Eibar-Betis (18:30ean) partidak.
23. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Otsailak 12, ostirala:
Levante - Osasuna (21:00etan).
Otsailak 13, larunbata:
Granada - Atletico Madril (14:00etan).
Sevilla - Huesca (16:15ean).
Celta - Elx (18:30ean).
Bartzelona - Alaves (21:00etan).
Otsailak 14, igandea:
Getafe - Reala (14:00etan).
Real Madril - Valentzia (16:15ean).
Eibar - Valladolid (18:30ean).
Vila-real - Betis (21:00etan).
Otsailak 15, astelehena:
Cadiz - Athletic Club (21:00etan).