Itxi

Soldata

Messik "kirol munduko kontraturik garestiena" dauka Bartzelonarekin

EITB MEDIA

Leer en Castellano

'El Mundo' egunkariak aditzera eman duenez, jokalariaren soldata gordina 555 miloi eurotik gorakoa da, eta soldata garbia, 297 milioi eurokoa.

Messi, Eibar taldearen aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Lionel Messi argentinarrak Bartzelonarekin sinatuta daukan kontratuaren arabera, jokalariaren soldata gordina 555.237.619 milioi eurokoa da, lau denboralditan kobratzekoa (2017/2018tik 2020/2021era). Ekainaren 30ean amaitzen den kontratu hori "kirol munduan dagoen garestiena da".

El Mundo egunkariak argitaratutako esklusibaren arabera, kontratu horretan sartuta daude "soldata finkoa, irudi eskubideak, gaur arte ezezagunak ziren milioi askoko sariak, dietak eta helburuen araberako hainbat aldagai".  

Egunkariak dioenez, "zenbateko garbia, zergak kenduta (lan kontratuei aplikatzen zaien PFEZ altuena eta irudi-kontratuengatik jasotako sarrerei aplikatutako sozietateen zerga), eta Gizarte Segurantzako kenketa eginda) 297 milioi eurokoa da".

Guztia Bartzelonak bizi duen krisi ekonomiko larriarekin lotuta dago. Klubak zor erraldoia dauka, 1.173 milioi eurokoa. Horietatik 730 milioi epe laburrean ordaindu beharrekoak dira, eta 196 beste taldeetatik fitxatutako jokalariengatik.

Albisteak (3)