Liga BBVA
Granada- Mallorca ateak itxita jokatuko da, 61. minututik hasita
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioko lehiaketa-batzordeak 6.000 euroko isuna ezarri dio Granadari.
Espainiako Futbol Federazioko lehiaketa-batzordeak asteazken honetan adostu duenez, Granadaren eta Mallorcaren arteko partida 61. minututik hasita jokatuko dute, ateak itxita, Los Carmenes zelaian. Hilaren 20an atzeratu zuten norgehiagoka, epaile laguntzaileari aterki batez eraso baitzioten.
Espainiako Futbol Federazioak partida berriz hasteko eguna eta ordua zehaztuko ditu. Gainera, zelaira bi taldeko zuzendaritza taldeko kideak, langile teknikoak eta hedabideak bakarrik sartu ahal izango dira. Horrez gain, 6.000 euroko isuna ezarri diote Granadako taldeari.