Abenduaren 10ean
Fernandez Borbalanek zuzenduko du Real Madril-Bartzelona partida
Erredakzioa
Norgehiagoka 'Klasiko' hau abenduaren 10ean jokatuko da gaueko 22:00etan Santiago Bernabeu futbol zelaian.
Aspalditik BBVA Ligako Real Madril-Bartzelona partidak data eta ordutegia finkatuta ditu; abenduaren 10ean gaueko 22:00etan jokatuko da Santiago Bernabeun. Asteazken honetan jakin da 'Klasiko' honetako epailea nor izango den. David Fernandez Borbalan arbitroak zuzenduko du partida.
Fernandez Borbalan bosgarren geratu zen iazko denboraldiko arbitroen sailkapenean 11,32 punturekin. Epailerik onena Velasco Carballo izan zen 11,52ko puntuazioarekin.