2011
Urrezko Baloia: Del Bosquek Messi eta Guardiola bozkatu ditu
Erredakzioa
Jokalari argentinarra hautatu du C. Ronaldoren eta Muller alemaniarraren aurretik. Guardiola "jarraitu beharreko eredua" dela adierazi du.
Vicente del Bosque Espainiako futbol hautatzaileak bere botoa eman du dagoeneko 2011 urteko Urrezko Baloiarako. Lionel Messiren alde egin du, Cristiano Ronaldoren eta Muller alemaniarraren aurretik. Entrenatzailearen botoa Pep Guardiolari eman dio.
Iaz ere Messi izan zen Del Bosqueren botoa jaso zuena. Bigarren postuan ere Cristiano Ronaldo zegoen, baina hirugarrenean aldaketa egon da. Iaz Bastian Schweinsteiger bozkatu zuen eta aurten Muller.
Guardiolari buruz honakoa esan du: "Europako txapelduna izan da, liga irabazi du...eta gainera pertsonalki jarraitu beharreko eredua da".