Ligako 26. jardunaldian
Osasunak Bartzelonaren aurka jokatuko du martxoaren 6an, Sadarren
A. B. | EITB Media
Cadiz-Eibar neurketa ere martxoaren 6an jokatuko da. Martxoaren 7an Reala-Levante eta Athletic Club-Granada partiden txanda izango da. Betis-Alaves norgehiagoka, martxoaren 8an.
Santander Ligak ostegun honetan jakinarazi ditu 26. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Martxoaren 5a eta 8a artean jokatuko da jardunaldia. Osasunak Bartzelona izango du aurkari martxoaren 6an (larunbata), 21:00etan, Sadarren.
Cadiz-Eibar partida ere martxoaren 6an jokatuko da, 18:30ean. Matxoaren 7an (igandea) Reala-Levante (18:30ean) eta Athletic Club-Granada (21:00etan) neurkteak izango ditugu ikusgai.
Jardunaldia amaitzeko, martxoaren 8an (astelehena) jokatuko da Betis-Alaves norgehioagoka, 21:00etan.
Santander Ligako 26. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Martxoak 5, ostirala:
21:00etan: Valentzia - Vila-real
Martxoak 6, larunbata:
14:00etan: Valladolid - Getafe
16:15ean: Elx - Sevilla
18:30ean: Cadiz - Eibar
21:00etan: Osasuna - Bartzelona
Martxoak 7, igandea:
14:00etan: Huesca - Celta
16:15ean: At. Madril - Real Madril
18:30ean: Reala - Levante
21:00etan: Athletic Club - Granada
Martxoak 8, astelehena:
21:00etan: Betis - Alaves