POLEMIKA
LaLigak 27. jardunaldiko ordutegiak berrargitaratu ditu, Athleticena aldatu ostean
A. A.| EITB MEDIA
Hasiera batean, Celta – Athletic partida martxoaren 12rako zegoen programatuta, baina geroago hilaren 15era aldatu dute, zuri-gorriek Atleticoren aurka jokatuko baitute aurreko asteazkenean.
LaLigak 27. jardunaldiko ordutegiak plazaratu ditu astelehen honetan, martxoaren 12an hasi eta 15era arte luzatuko dena.
Hasiera batean iragarri diren ordutegien arabera, Athleticek zabaldu behar zuen jardunaldia Celtaren aurka ostiralean (martxoak 12), 21:00etatik aurrera. Alabaina, data horrek polemika sortu du; izan ere, zuri-gorriek 48 ordu aurretik, martxoaren 10ean, Atletico Madrilen kontra jokatu behar dute 18. jardunaldiari dagokion atzeratutako partida, 'Filomena' elur-ekaitzaren eraginez bertan behera geratu zena.
Horren aurrean, LaLigak atzera egin du, eta bilbotarren partida igandera aldatu du 14:00etatik aurrera. Ondorioz, Levanteren eta Valentziaren arteko derbiak irekiko du jardunaldia.
Euskal taldeen gainerako neurketei dagokienez, era honetan daude aurreikusita: Alavesek Cadiz hartuko du Mendizorrotzan, larunbateko lehendabiziko lehian (14:00). Osasunak ere larunbatez jokatuko du Sadarren Valladolidekin (18:30).
Igandera arte itxaron beharko dute Gipuzkoako bi taldeek. Realak Andaluzia aldera joko du Granadari aurre egiteko (16:15) eta Eibarrek Vila-realen bisita jasoko du (18:30).
SANTANDER LIGAKO 27. JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK:
Martxoak 12, ostirala
(21:00) Levante – Valentzia
Martxoak 13, larunbata
(14:00) Alaves – Cadiz
(16:15) Real Madrid – Elx
(18:30) Osasuna – Valladolid
(21:00) Getafe – Atletico Madril
Martxoak 14, igandea
(14:00) Celta – Athletic Club
(16:15) Granada – Real Sociedad
(18:30) Eibar – Vila-real
(21:00) Sevilla – Betis
Martxoak 15, astelehena
(21:00) Bartzelona – Huesca