42 urte
Gary Speed Galeseko futbol hautatzaileak bere buruaz beste egin du
Erredakzioa
Urkatuta aurkitu zuten bere etxean. Newcastle United, Leeds edo Everton taldeetako erdilari ohiak aurtengo otsailean hartu zuen selekzioa entrenatzeko ardura.
Hilda aurkitu zuten atzo Gary Speed Gales futbol selekzioko hautatzailea, jakinarazi zuen Galeseko federazioak ohar baten bidez.
Poliziak "egoera susmagarria" baztertu du, baina Ingalaterrako hainbat hedabideek teknikariak bere buruaz beste egin duela iragarri dute. Bere etxean urkatuta aurkitu zuten.
Newcastle United, Leeds edo Everton taldeetako erdilari ohiak aurtengo otsailean hartu zuen selekzioa entrenatzeko ardura. Hurrengo hiru urteetarako kontratua zuen eta hilabete honen hasieran pozik agertu zen taldearen susperraldiarekin.