Ligako 28. jardunaldian
Athletic-Eibar euskal derbia martxoaren 20an jokatuko da, 14:00etan
M. Y. | EITB MEDIA
Huesca-Osasuna neurketa ere martxoaren 20an jokatuko da. Martxoaren 21ean Atletico Madril-Alaves eta Reala-Bartzelona partiden txanda izango da.
Santander Ligak igande honetan jakinarazi ditu 28. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Martxoaren 19a eta 21a artean jokatuko da jardunaldia. Athleticek Eibar izango du aurkari martxoaren 20an (larunbata), 14:00etan, San Mamesen.
Huesca-Osasuna partida ere martxoaren 20an jokatuko da, 18:30ean. Matxoaren 21ean (igandea) Atletico Madril-Alaves (18:30ean) eta Reala-Bartzelona (21:00etan) neurketak izango ditugu ikusgai.
Santander Ligako 28. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Martxoak 19, ostirala:
21.00etan: Betis - Levante
Martxoak 20, larunbata:
14.00etan: Athletic - Eibar
16.15ean: Celta - Real Madril
18.30ean: Huesca - Osasuna
21.00etan: Valladolid - Sevilla
Martxoak 21, igandea:
14.00etan: Getafe - Elx
16.15ean: Valentzia - Granada
16.15ean: Vila-real - Kadiz
18.30ean: Atletico Madril - Alaves
21.00etan: Reala - Bartzelona