Itxi

HAUTESKUNDEAK

Javier Landeta da Euskadiko Futbol Federakundeko presidente berria

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Leioa taldeko orain arteko presidenteak 86 boto eskuratu ditu, Koikili Lertxundi beste hautagaiak, berriz, 29 boz baino ez ditu lortu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Javier Landeta Garcia izango da hemendik aurrera Euskadiko Futbol Federakundeko presidente berria Luis Mari Elustondok, bi agintaldiren ostean, libre utzitako lekua hartuta. Landetak gidatutako Denon Taldea hautagaitzak 86 botoren babesa jaso du Eibarko Ipurua zelaiko instalazioetan egin den euskal federazioaren Batzar Nagusian.

Koikili Lertxundi Athleticeko jokalari ohiak gidatutako Bidean Team ekimenak, berriz, 29 boz izan ditu alde. Boto zuri bakarra egon da.

61 urte ditu eta Matematikan lizentziaduna da Landeta, eta 2014tik Leioako presidentea izan da. Aurretik, Euskadiko Atletismo Federazioko presidentea izan zen (1992-1994), baita Kirolaren Euskal Kontseiluko eta Espainiako Atletismoko Federazioko Zuzendaritza Batzordeko zein Batzorde Iraunkorreko kide ere.

Federazioko presidenteordea Jon Larrea abokatua izango (Amorebieta taldeko egungo presidentea), diruzaina, aldiz,Carlos Gomez ekonomialaria izango da (Durangoko Mugarrazpiko presidentea).

Albisteak (1)

Bideoak (3)