Abenduaren 8tik 18ra arte
Bartzelonak Kluben Munduko Txapelketa irabazi nahi du bigarren aldiz
Erredakzioa
Guardiolaren taldeak 2009an irabazi zuen txapelketa, finalean Argentinako Estudiantes de La Plata taldea mendean hartuta.
Kluben Munduko Txapelketa Japoniara itzuli da, azken bi urteetan Abu Dhabin egin eta gero. Bartzelonak 2009an irabazi zuen txapelketa, finalean Argentinako Estudiantes de La Plata taldea mendean hartuta, eta titulua bi aldiz lortu duen lehenengo taldea izan nahi du.
Azken zazpi edizioetan, Europako lau taldek irabazi dute txapelketa –Milan, Manchester, Bartzelona eta Inter-, eta Amerikako Corinthians, Internacional de Porto Alegre eta Sao Paulo izan dira titulua irabazi duten beste taldeak.