12 mila zale inguru
Kopako finalak ehuneko 25erainoko aforoa izan lezake
EITB MEDIA
Sarrerak Sevillan soilik egongo lirateke salgai. Ostegunean Espainiako Futbol Federazioak Sthletic eta Reala batzar batera deitu ditu Madrilen
Apirilaren 3an Athleticek eta Realak 2020ko Errege Kopako finala jokatuko dute Sevillako La Cartuja futbol-zelaian. Hasiera batean ateak itxita da partida, baina azken orduetan publikoa sartu daitekeela ari dira esaten hainbat hedabidek, hori bai, sarrerak Sevillan soilik egongo lirateke salgai.
Ostegunean Espainiako Futbol Federazioak Athletic eta Reala batzar batera deitu ditu Madrilen.
Bilera horretan Andaluziako Juntak egingo duen proposamenaren berri emango die, hau da, Cartuja edukieraren ehuneko 30arentzat zabaldu nahi duela.
Dena dela, behar diren baimenak lortuta ere, sartuko litzatekeen jendea hangoa izango zen, Aste Santuan indarrean izango baitira mugikortasun murrizketa guztiak. Beraz, euskal zaleak ezin izango dira Euskaditik atera eta finala ikusteko aukera Sevillako jendeak izango du soilik.