Primera Iberdrola
Emakumezkoen futbolaren profesionalizazioa 2021ean abiatuko da, Liga Ellas izenpean
L.E.A. | EITB MEDIA
Kirol Kontseilu Gorenak gidatuko du trantsizioa, gizonezkoen eredua erreferentzia moduan hartuta.
Irene Lozano Kirol Kontseilu Goreneko presidenteak iragarri duenez, Emakumezkoen Lehen Mailako futbol liga profesionala izango da datorren denboralditik aurrera, "Liga Ellas" izenpean.
Lozanok bere asmoen berri eman du Lehen Mailako taldeen 18 presidenteekin egindako bilera informatiboan. Horien arabera, prozesu guztia Kirol Kontseilu Gorenak gidatuko du.
2021 eta 2024 artean, Kirol Kontseilu Gorenak "lehiaketaren inplementazioaz eta ikuskapenaz arduratuko da" Espainiako Futbol Federazioarekin sinatutako hitzarmen baten bitartez. Prozesuak gizonezkoen lehiaketa izango du eredu.
Gainera, eta Lozanok aurreratutakoaren arabera, telebistarako eskubideak eta gainontzeko aktiboen kudeaketa enpresa independente baten esku izango dira.