Santander Liga
Ligak 33. jardunaldiko zortzi partida apirilaren 18ra aurreratu ditu
A. B. | EITB Media
Apirilaren 27, 28 eta 29 egunetan jokatzea aurreikusita zegoen Santander Ligako 33. jardunaldia apirilaren 18an jokatuko da, Athletic-Valladolid etal Barça-Granada neurketak izan ezik.
Lehen Mailako 33. jardunaldiko zortzi partida apirilaren 18ra aurreratzea erabaki du LaLigak ostegun honetan. Hasieran, jardunaldi hau apirilaren 27, 28 eta 29an jokatzea aurreikusita zegoen. Athletic Club-Valladolid eta Bartzelona-Granada norgehiagokak soilik jokatuko dira apirilaren 28an eta 29an, zuri-gorriak eta blaugranak nor baino nor arituko baitira Errege Kopako finalean, apirilaren 17an.
Osasuna-Elx eta Reala-Sevilla neurketek irekiko dute 33. jardunaldia, 14:00etan. Alaves-Huesca eta Atletico Madril-Eibar partidak, 16:15ean jokatuko dira.
Santander Ligako 33. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak :
Reala - Sevilla CF (14:00etan)
CA Osasuna - Elx (14:00etan)
Deportivo Alaves - SD Huesca (16:15ean)
Atletico Madril - SD Eibar (16:15ean)
Real Betis - Valencia CF (18:30ean)
Cádiz CF - RC Celta de Vigo (18:30ean)
Getafe CF - Real Madrid CF (21:00etan)
Levante UD - Vila-real CF (21:00etan)
Athletic Club - Real Valladolid (apirilaren 28 edo 29an)
Bartzelona-Granada (apirilaren 28 edo 29an)