32. jardunaldia
Eibar – Real Sociedad derbia, apirilaren 26an, astelehena
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Alavesek Mestallan jokatuko du apirilaren 24an; apirilaren 25ean, aldiz, Celtak Osasuna hartuko du Balaidosen, eta Athleticek Atletico Madril San Mamesen.
Ligak astelehen honetan eman ditu jakitera 32. jardunaldiko ordutegiak. Hala, aipatu jardunaldia Eibar – Reala derbiarekin itxiko da, apirilaren 26an, astelehena, 21:00etatik aurrera
Gainerako euskal taldeei dagokienez, Alavesek Valentziari egingo dio bisita larunbatean, hilaren 24an, 18:30ean; igandean, hilaren 25ean, berriz, Celtak Osasuna hartuko du Balaidosen, 18:30ean, eta Athleticek Atletico Madrilen aurka jokatuko du San Mamesen, 21:00etan.
Apirilak 24, larunbata
(14:00) Elx – Levante
(16:15) Valladolid – Cádiz
(18:30) Valentzia – Alaves
(21:00) Real Madril – Betis
Apirilak 25, igandea
(14:00) Huesca – Getafe
(16:15 Vila-real – Bartzelona
(18:30) Celta – Osasuna
(18:30) Sevilla – Granada
(21:00) Athletic Club – Atletico Madril
Apirilak 26, astelehena
(21:00) Eibar – Real Sociedad