Itxi

Yokohaman (Japonia)

Santos-Bartzelona (0-4): Barçak Kluben Munduko Txapelketa irabazi du

Erredakzioa

Messi, Xavi eta Cesc Fabregas izan dira golegileak. Barçaren erakustaldia izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

FC Bartzelonak Kluben Munduko Txapelketa irabazi du finalean Santos talde brasildarrra 4-0eko markagailuarekin mendean hartuta. Neurketa Japoniako Yokohaman jokatu da.

Hasieratik nagusi izan da Guardiolaren taldea eta Neymarren Santosek ezin izan du ezer egin. Messi, Xavi eta Fabregas izan dira golegileak. Bigarren  Kluben Munduko Txapelketa da Barçarentzat; 2009. urtean Estudiantes argentinarra gainditu zuten katalanek.

Fitxa teknikoa:

4 - Bartzelona: Valdes; Puyol (Fontas, 85'), Pique (Mascherano, 56'), Abidal; Alves, Busquets, Xavi, Thiago (Pedro, 78'); Iniesta, Cesc; eta Messi.

0 - Santos: Rafael; Danilo (Elano, 30'), Edu Dracena, Bruno Rodrigo, Durval, Leo; Henrique, Arouca, Ganso (Ibson, 83'); Borges (Kardec, 78') eta Neymar.

Golak:
1-0. 17': Messi;
2-0 24': Xavi;
3-0 45': Cesc;
4-0 82': Messi.




Albisteak (2)

Bideoak (1)