Itxi

Bartzelonaren jarraitzailea

Del Bosque: 'Guardiolak egiten duen guztia gustatzen zait'

Erredakzioa

Bartzelonak Kluben Munduko Txapelketan lortutako garaipena azpimarratu du Espainiako entrenatzaileak, "Espainiako futbolaren egoera ona" islatzen duela esanda.

Vicente del Bosque. Argazkia: EFE

Bartzelonak Kluben Munduko Txapelketan lortutako garaipena azpimarratu du Vicente del Bosque Espainiako entrenatzaileak, "Espainiako futbolaren egoera ona" islatzen duela esanda. Gainera, Guardiolak egindako lana azpimarratu du: "Guardiolak egiten duen guztia gustatzen zait".

"Espainiako futbola onenetakoa da eta Bartzelonaren titulu berriak agerian utzi du hori. Liga boteretsua dugu, bi talde Txapeldunen Liga lortzeko lehiatuko dira eta beste txapelketetan hainbat talde ditugu. Pozik egon behar gara horregatik", adierazi du Del Bosquek.

Bestalde, Villa azkar osatzea espero du, Kluben Munduko Txapelketako finalerdietan min hartu eta gero. Gainera, mezu bat bidali die Espainiako selekzioan parte hartu dezaketen jokalari guztiei, taldea otsailean, lagunarteko partida bat jokatu eta gero, finkatuta egongo dela esateko.