Itxi

Baimena dauka

Adurizek euskal selekzioarekin jokatuko du

Erredakzioa

Valentziako jokalariak klubaren baimena jaso du eta Tunisiaren aurka jokatu ahal izango du (San Mamesen, hilaren 28an).

Aritz Aduriz (eskuina). Argazkia: EFE

Aritz Adurizek Valentziaren baimena jaso du eta euskal selekzioarekin jokatu ahal izango du, jakinarazi du Euskadiko Futbol Federakundeak. Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik zuzentzen duten taldeak Tunisiaren aurka neurtuko ditu indarrak hilaren 28an, San Mamasen.

Adurizekin 23 dira deialdia osatzen duten jokalariak. Denek hitzordua dute 27an, Lezaman, partidaren atarian. Zerrendan Athleticeko bederatzi gizon daude, Realeko zazpi, Real Madrileko Xabi Alonso, Osasunako Asier Riesgo, Levanteko Barkero, Betiseko Beñat Etxebarria, Granadako Mikel Rico eta Toulouseko Pantxi Sirieix.

Albisteak (2)