Entrenatzaile berria
Atletico Madrilek Simeone aurkeztu du
Erredakzioa
Argentinarrari aurtengo denboraldia amaitu eta beste urtebeteko kontratua egin diote. Germán "Mono" Burgos izango da bigarren entrenatzailea.
Atletico Madrilek bere entrenatzaile berriaren aurkezpena egin du goizean. Diego Pablo "Cholo" Simeoneri aurtengo denboraldia amaitu eta beste urtebeteko kontratua egin diote talde madrildarrean.
Duela 4 egun kargutik kendu duten Gregorio Manzanoren tokia hartuko du Simeonek eta zaleei itxaropena eta lasaitasuna eskatu dizkie.
Atletico Madrileko jokalari ohiak Jose Luis Perez Caminero klubeko kirol-zuzendariaren babesa du eta taldea lehen lauren artean gelditzea da helburuetako bat.