Urrezko intsignia
Federazioak omenaldia egin dio Iturralde Gonzalezi
Erredakzioa
Bera da euskal selekzioaren partida gehien zuzendu duen epailea, zazpi aldiz hain zuzen ere. Bere azken denboraldia da.
Euskadiko Futbol Federazioak Eduardo Iturralde Gonzalez omendu du euskal selekzioa-Tunisia partidaren atarian. Bizkaiko epailearentzat azken denboraldia da.
Iturraldek Santi Arostegi federazioko presidentearen eskutik jaso du urrezko intsignia. Bera da euskal selekzioaren partida gehien zuzendu duen epailea, zazpi aldiz hain zuzen ere.