Itxi

35. JARDUNALDIA

Osasunak mailari eustea ospatu eta bilbotarren Europarako ilusioa zapuztu du (2-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gorritxoek eta zuri-gorriek berdindu egin dute San Mamesen erritmo handiko partidan: etxekoak birritan aurreratu dira eta bisitariek beste hainbestetan orekatu dute markagailua.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunak Lehen Mailan matematikoki jarraitzea ospatu du, Ante Budimir kroaziarrak azken orduan sartutako gol batekin, San Mamesen Athleticen aurka bi eta bi berdintzeko balio izan diona (2-2). Bilbotarrek, bestalde, bederatzi partidatan izandako zazpigarren berdinketarekin Europako sailkapena lortzeko aukera eskasei agur esan diete.

Bi aldiz aurreratu da etxeko taldea Jon Morcilloren (56. segundoan) eta Oihan Sanceten (62. minutuan) golekin, baina bi aldiz berdindu dute nafarrek Darko Brasanac (11. minutua) eta Budimirri (88. minutua) esker.

Zigor handiegia izan da Athleticentzat eta erasoko jokoan aritu diren jokalari gazte zuri-gorrien neurketa onarentzat, golegileena zein Asier Villalibre eta Alex Berenguerrena.

Alabaina, era berean, Osasunak ere merezitako saria jaso du erakutsi duen erreakzio gaitasunagatik.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic: Unai Simón; De Marcos, Nuñez, Iñigo Martínez, Balenziaga; Berenguer (Unai López, 80. min), Vencedor, Vesga, Morcillo (Ibai, 75. min); Sancet (Raúl García, 80. min) eta Villalibre (Iñaki Williams, 75. min).

2 - Osasuna: Sergio Herrera; Ramalho (Nacho Vidal, 71. min), Aridane, David García, Juan Cruz (Rubén García, 71. min); Torró (Chimy Ávila, 71. min); Roberto Torres (Jony, 79. min), Darko Brasanac, Moncayola, Kike Barja (Enric Gallego, 88. min); eta Budimir.

Golak: 1-0, 1. min: Morcillo. 1-1, 11. min: Brasanac. 2-1, 62. min: Sancet. 2-2, 88. min: Budimir.

Epailea: Valentín Pizarro Gómez. Txartel horiak: Vencedor eta Marcelino García Toral (Athletic); Torró eta Braasanac (Osasuna).

Albisteak (3)

Bideoak (1)