Itxi

IFFHSren saria

Guardiola, munduko entrenatzaile onena

Erredakzioa

Aurtengoa ere denboraldi bikaina izan da FC Bartzelonarentzat. Teknikari katalanak 201 puntu lortu ditu eta Mourinho izan da bigarren sailkatua, 112 punturekin.

Pep Guardiola. Argazkia: EFE

Futbolaren Historia eta Estatistika Federazioak (IFFHS) FC Bartzelonako Josep Guardiola izendatu du munduko entrenatzaile onena. 2009an estreinakoz jaso zuen saria.

Aurtengo ere denboraldi bikaina izan da talde katalanarentzat. Kopa baino ez zaio falta izan jokoan egon diren titulu guztiak eskuratzeko.

Guardiolak 201 jaso ditu, Mourinhok baino 89 gehiago (112). Real Madrileko teknikaria sailkatu da bigarren, Manchester Unitedeko Alex Fergusonen aurretik.

Sailkapena:

1. Josep Guardiola (ESP/Bartzelona) 201 puntu.

2. Jose Mourinho (POR/Real Madril) 112.

3. Alex Ferguson (SCO/Manchester United) 107.

4. Andre Villas-Boas (POR/Chelsea) 78.

5. Roberto Mancini (ITA/Manchester City) 45.

6. Muricy Ramalho (BRA/Santos) 20.

7. Ivan Jovanovic (SRB/APOEL Nicosia) 11.




Albisteak (2)