Kargatzen...
Itxi

Bost finaletik lau irabazi

Emery, Europa Liga lau aldiz irabazi duen entrenatzaile bakarra

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Unai Emery euskal entrenatzaileak laugarrenez irabazi du Europa Liga. Asteazken honetan Vila-realekin lortu du titulua, baina lehenago hiru bider irabazi zuen txapelketa hau Sevillarekin.

Unai Emery, Vila-realeko entrenatzailea, Europa Ligako garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Unai Emery da Europa Ligako lau titulu lortu dituen entrenatzaile bakarra. Vila-realekin irabazi du 2021eko Europa Liga, eta Sevilla zuzentzen zuenean hiru aldiz irabazi zuen txapelketa hau.

Euskal entrenatzailea da Europa Liga lau aldiz irabazi duen lehen teknikaria. Hiru Europa Liga irabazita zituen Giovanni Trapattoni italiarra gainditu du Vila-real taldearekin titulua erdietsita.

Vila-realekin irabazi aurretik, hiru Europa Liga jarraian lortu zituen Unai Emeryk Sevilla taldeko entrenatzaile izan zenean. Benfica garaitu zuen 2014ko finalean, Dnipro hartu zuen mendean 2015ean eta Liverpool azpiratu zuen 2016ko finalean. Arsenalekin, ordea, 2019ko finala galdu zuen, Chelsearen aurka.

Albisteak (1)