18. jardunaldia
FC Bartzelonak bost puntura dauka Real Madril
Erredakzioa
Espanyolen aurka puntu bat erdietsi zuten Guardiolaren gizonek (1-1) eta zuriak gehiago urrundu dira.
FC Bartzelonak puntu bat eskuratu zuen Espanyolen aurka, Cornella-El Praten, jokatutako partidan (1-1). Guardiolaren taldea aurreratu zen markagailaun Cesc Fabregasek 15. minutuan sartutako golari esker, baina etxekoek partida serioa jokatu zuten eta 86.ean banakoaren gola egin zuen Alvaro Vazquezek.
Barçak Liga zatitxo bat utzi zuen Espanyolen futbol-zelaian eta Jose Mourinhoren Real Madrilek bost puntuko errenta du orain.
Fitxa teknikoa:
1 - Espanyol: Cristian Alvarez (Kiko Casilla, 81'), Raul Rodriguez, Amat, Hector Moreno, Didac, Romaric (Alvaro Vazquez, 64'), Forlin, Weiss (Javi Lopez, 46'), Thievy, Verdu eta Sergio Garcia.
1 - Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol, Pique, Abidal, Sergio Busquets, Xavi, Iniesta, Messi, Cesc (Keita, 85') eta Alexis (Pedro, 71').
Golak:
0-1: Cesc, 15'.
1-1: Alvaro Vazquez, 86'.