Itxi

Bigarrena

Diego Llorente, beste positibo bat Espainiako Selekzioan

EITB MEDIA

Madrileko Las Rozaseko futbol Hiria utzi behar izan zuen Sergio Busquetsek egin zuen bezala.

Diego Llorente y Ronaldo. EFE

Ostiralean Eurokopako Txapelketa hasi behar da. Espainiaren txanda astelehenean izango da, baina azken egunetan covid-19ko positibo kasuek gora egin dute jokalarien artean.

Diego Llorente Realeko jokalari ohiak positibo eman zuen koronabirusean astearte goizean egindako PCR testetan eta ondorioz gauean bertan Madrileko Las Rozaseko futbol Hiria utzi behar izan zuen bere etxera joateko, (Sergio Busquets izan zen lehenengo kasua).

"Espainiako Futbol Federazioak pena handiz jakinarazten du Diego Llorente defentsak positibo eman duela Las Rozaseko egonaldian egindako azken PCR testetan", iragarri zuen Federazioak atzo gaueko 00:20ean.

Bestalde, Jose Manuel Rodriguez Uribes Kulturako eta Kiroletako Ministroak adierazi du Espainiako selekzioko jokalariek covid-19ko txertoa hartuko dutela Osasuneko Batzordeak horrela onartzen badu.

Albisteak (2)