Itxi

Euro (E multzoa)

Alemaniak Portugali irabazi dio, partida iraulita (2-4)

L. E. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Portugaldarrak 15 minutuan aurreratu dira Cristianok egindako golari esker, baina alemaniarrek hobeto jokatu dute eta garaipena eraman dute, 'heriotzaren multzoa' gori-gorian jarriz.

Alemania-Portugal, Euro 2020. Argazkia: Efe.

Robin Gosens Atalantako hegalekoaren partida bikainak Alemaniaren suspertzea ekarri du. Lehen partidan Frantziaren aurka galdu eta Portugalekin ere galtzen hasi ostean, Joachim Lowren taldea 2-4 gailendu da eta aukera guztiak ditu final-zortzirenetan sartzeko.

Cristiano Ronaldok aurretik jarri ditu portugaldarrak 15. minutuan, kontraerasoko jokaldi baten ondorioz. Hala ere, Alemaniaren erantzuna bikaina izan da eta atsedenaldira aurretik joan da Ruben Diasek (35. min) eta Raphael Guerrerok (39. min) euren atean egindako golei esker.

Bigarren zatian gauzak ez dira aldatu. Alemania, eta Gosens bereziki, ikusgarri aritu dira. Gosens berak eman dio Kai Havertzi hirugarren gola egiteko pasea (51. min), eta, ondoren, Atalanta taldeko jokalariak laugarrena egin du (60. min). Diogo Jotak aldea murriztu du (67. min) eta Portugalek presioa sartu dio Alemaniari Renato Sanchesek zutoinera egindako jaurtiketarekin. Baina markagailuan ez da aldaketa gehiagorik izan.

Fitxa teknikoa

2 -Portugal: Rui Patricio; Nelson Semedo, Pepe, Ruben Dias, Guerreiro; William Carvalho (Rafa Silva, 58. min), Danilo Pereira; Bruno Fernandes (Joao Moutinho, 64. min); Bernardo Silva (Renato Sanches, 46. min), Diogo Jota (André Silva, 83. min); eta Cristiano Ronaldo.

4 - Alemania: Neuer; Ginter, Hummels (Can, m.63), Rüdiger; Kimmich, Gündogan (Süle, 73. min), Kroos, Gosens (Halstenberg, 62. min); Havertz (Goretzka, 73. min), Müller; eta Gnabry (Sané, 87. min).

Golak: 1-0, 15. min: Cristiano Ronaldo, 1-1, 35. min: Ruben Dias, bere atean, 1-2, m.39: Guerreiro, be atean, 1-3, 51. min: Havertz, 1-4, 60. min: Gosens. 2-4, 67. min: Diogo Jota.

Albisteak (3)