Euro 2020
Italia lehen postuan igaro da final-zortzirenetara; Gales, bigarrenean (1-0)
A. A. | EITB MEDIA
Suitzak, bere aldetik, Turkia garaitu du (3-1), eta hirugarren onenen artean egoteko aukera ugari ditu.
Italiako selekzioak 1-0 irabazi dio Galeskoari Erromako estadio olinpikoan, Matteo Pessinak sartutako gol batekin, eta, hartara, Eurokopako A multzoko lider gisa amaitu du multzoen fasea, Galesen aurretik.
Roberto Manciniren taldeak hamaikagarren garaipena lortu du jarraian golik jaso gabe, eta C multzoko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du, hau da, Austria edota Ukrainaren aurka. Talde britainiarrak, bere aldetik, B multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du. Belgika, Errusia, Danimarka eta Finlandia daude multzo horretan.
Italiak olatu gainean jarraitzen du Eurokopa honetan, eta hogeita hamargarren partida kateatu du galdu gabe.
Fitxa teknikoa:
1 - Italia: Donnarumma (Sirigu, 90. min); Toloi, Bonucci (Acerbi, 46. min), Bastoni, Emerson; Pessina (Castrovilli, 87. min), Jorginho (Cristante, 73. min), Verratti; Chiesa, Bernardeschi (Raspadori, 74. min), Belotti.
0 - Gales: Ward; Roberts, Gunter, Rodon, Ampadu, Williams (Davies, 85. min); Allen (Levitt), Morrell (Moore, 60. min), Ramsey; Bale (Brooks, 86. min), James (Wilson, 73. min).
Golak: 1-0, min. 41. min: Pessina.
Epailea: Ovidiu Hategan (Errumania). Txartel horiak: Pessina (Italia); Allen (Gales). Txartel gorria erakutsi dio Ethan Ampaduri (56. min) Bernardeschi zelai erdian gogor zapaltzeagatik.
Suitza, final-zortzirenetatik gertu
Xherdan Shaqiri, Suitzako golegilea. Argazkia: EFE
Yann Sommerrek egindako gelditu ikusgarriei eta Xherdan Shaqirik sartutako bi golei esker, Suitza Eurokopako final-zortzirenetara iristeko moduan dago, Turkiaren aurka 3-1 irabazi ondoren.
Suitzak lau punturekin bukatuko du lehen fasea. Asteazkenera arte itxaron beharko du orain, lehen fasea amaitutakoan lehiaketan jarraitzeko aukeratuetako bat den jakiteko.
Fitxa teknikoa:
3 - Suitza: Sommer; Widmer (Mbabu, 91. min), Elvedi, Akanji, Rodríguez, Zuber (Loris, 85. min); Freuler, Xhaka, Shaqiri (Vargas, 75. min); Seferovic (Gavranovic, 75. min) eta Embolo (Mehmedi, 85. min).
1 - Turkia: Çakir; Çelik, Demiral, Söyüncü, Müldür; Ünder (Karaman, 80. min), Tufan (Yazici, 64. min), Ayhan (Yokuslu, 64. min), Kahveci (Kokcu, 80. min), Çalhanoglu; eta Yilmaz.
Golak: 1-0, 6. min: Seferovic; 2-0, 26. min: Shaqiri; 2-1, 62. min: Kahveci; 3-1, 68. min: Shaqiri.
Epailea: Slavko Vincic (Eslovenia). Txartel horiak: Çalhanoglu, Celik eta Soyüncü (Turkia); Xhaka (Suitza).