Itxi

Urteko talderik onena

BBVA Ligako zortzi jokalari, UEFAren 2011ko taldean

Erredakzioa

Dani Alves, Gerard Piqué, Xavi Hernández, Andrés Iniesta, Leo Messi, Iker Casillas, Marcelo eta Cristiano Ronaldo aukeratu dituzte iazko jokalari onenen zerrendan.

Cristiano Ronaldo eta Messi, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

UEFAk 2011ko jokalari onenen hamaikakoa aurkeztu du asteazken honetan; webgunearen bidez egin dute, 4,5 milioi erabiltzailek baino gehiagok botoa emanda.

Haien artean Bartzelonako bost jokalari daude (Dani Alves, Gerard Piqué, Xavi Hernández, Andrés Iniesta eta Leo Messi), eta Madrilekoak, berriz, hiru (Casillas, Marcelo eta Cristiano Ronaldo). Gainera, Pep Guardiola urteko entrenatzailerik onena izendatu dute.

Bestalde, Espainiako Ligan jokatzen ez duten jokalari bakarrak Thiago Silva Milaneko atzelaria, Arjen Robben Bayern Municheko erdilaria eta Gareth Bale Tottenhameko erdilaria dira.

UEFA 2011 taldea, uefa.com-eko erabiltzaileek aukeratuta:
Atezaina: Iker Casillas (Real Madril)
Eskuin hegalekoa: Daniel Alves (Bartzelona)
Zentrala: Gerard Piqué (Bartzelona)
Zentrala: Thiago Silva (AC Milan)
Ezker hegalekoa: Marcelo (Real Madril)
Eskuineko erdilaria: Arjen Robben (FC Bayern München)
Erdilaria: Xavi Hernández (Bartzelona)
Erdilari aurreratua: Andrés Iniesta (Bartzelona)
Ezkerreko erdilaria: Gareth Bale (Tottenham Hotspur FC)
Aurrelaria: Lionel Messi (Bartzelona)
Aurrelaria: Cristiano Ronaldo (Real Madril)
Entrenatzailea: Josep Guardiola (Bartzelona)