Eurokopa, final-zortzirenak
Danimarka final-laurdenetan da (0-4)
L. E. A. | EITB MEDIA
Gales mendean hartu du Eurokopako final-zortzirenetako partidan. Bere hurrengo aurkaria, Herbehereak-Txekiar Errepublika partidaren irabazlea izango da.
Danimarka 0 eta 4 gailendu zaio Galesi Eurokopako final-zortzirenetako partidan Kasper Dolbergek (2), Joakim Maehlek eta martin Braithwaite egindako golei esker. Ondorioz, danimarkarrak dira final-laurdenetarako sailkapena lortu duten lehenak.
Danimarkarrak Gales baino askoz gehiago izan dira ia partida osoan, eta merezita lortu dute garaipena. Lehen gola 27. minutuan egin dute; Dolbergek egin du areaz kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez.
Bigarrena bigarren zatian iritsi da, jokatzen hasi eta hiru minutura. Dolbergek berak egin du, Neco Wilkiamsek gaizki aldaratutako baloia Martin Braithwaitek hartu eta Dolbergi pasa ostean.
Ondoren, Maehlek hirugarrena egin du eskuinetik egindako eraso batean. Luzapenean, Braithwaitek laugarrena eta azkena sartu du.
Fitxa teknikoa
0 - Gales: Ward; Roberts (Williams, 40. min), Mepham, Rodon, Davies; Morrell (Willson, 60. min), Allen, Bale, Ramsey, James (Brooks, 78. min); eta Moore (T. Roberts, 78. min).
Hautatzailea: Rob Page (GAL).
4 - Danimarka: Schemichel; Vaestergaard, Kjaer (Andersen, 77. min), Christensen; Maehle, Delaney (Jensen, 60. min), Hojbjerg, Larsen (Biolesen, 77. min), Damsgaard (Norgaard, 61. min). (Norgaard, 60. min), Braithwaite; eta Dolberg Conrnelius, 70. min).
Hautatzailea: Kasper Hjulmand (DIN).
Golak: 0-1, 27. min: Kasper Dolberg; 0-2, 48. min: Kasper Dolberg; 0-3, 88. min: Joakim Maehle; 0-4, 94. min: Martin Braithwaite.