Itxi

Euro 2020 | final-zortzirenak

Txekiar Errepublikak ezustekoa eman du Herbehereak kanporatuta (0-2)

L. E. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Txekiarrak final-laurdenetan dira. Frank de Boerrek zuzentzen duen taldea hamar jokalarirekin geratu da bigarren zatiaren hasieran, eta horrek partida osoa aldatu du.

Herbehereak-Txekiar Errepublika, Euro 2020. Argazkia: Efe.

Txekiar Errepublikak ezustekoa eman du Eurokopako final-zortzirenetan Herbehereak kanporatuta. Txekiarrak 0-2 gailendu dira Budapest hiriko Puskas Arena zelaian, Tomas Holes eta Patrick Schick jokalariek bigarren zatian egindako golei esker.

Jaroslav Silhavyk zuzentzen duen taldea jokalari bat gehiagorekin aritu da epaileak 55. minutuan Matthijs de Ligti txartel gorria atera ostean. Danimarka izango dute aurkari uztailaren 3an, Bakun (Azerbaijan) jokatuko duten final-laurdenetako neurketan.

Matthijs de Ligt kaleratu ostean iritsi dira txekiarren bi golak. Lehenengoa Holesek egin du, buruz, korner batean, eta Schickek txapelketako bere laugarren gola sartu du gero, Holesen pasea aprobetxatuta, partida amaitzeko hamar minuturen faltan.

Fitxa teknikoa

Herbehereak: Stekelenburg; De Vrij, De Ligt, Blind (Timber, 81. min); Dumfries, De Roon (Weghorst, 73. min), De Jong, Wijnaldum, Van Aanholt (Berghuis, 81. min); Malen (Promes, 57. min) eta Memphis Depay.

Txekiar Errepublika: Vaclik; Coufal, Celutska, Kalas, Kaderabek; Holes (Kral, 85. min), Soucek, Barak (Sadilek, 90. min); Masopust (Jankto, 79. min), Sevcik (Hlozek, 85. min) eta Schick (Krmencik, 90. min).

Golak: 1-0, 68. min, Holes; 2-0, 80. min, Schick.

Epailea: Sergey Karasev (RUS). Txartel horia atera die Herbehereetako Dumfries (46. min) eta De Jong (84. min) jokalariei, eta Txekiar Errepublikako Coufali (56. min). 55. mintuan, txartel gorria atera dio De Ligti.

Albisteak (3)