Urtarrilaren 21-Otsailaren 12
Afrika, futbolaren errege berri baten zain
Erredakzioa
Urtarrilaren 21ean hasiko da Afrikako Kopa. Aurten, bi herrialdek antolatu dute, Gabonek eta Ekuatore Gineak.
Larunbat honetan, urtarrilaren 21ean, hasiko da Afrikako Koparen 28. edizioa, bi urtean behin kontinenteko futbolaren erregea zehazten duen txapelketa. Aurten bi herrialdek antolatuko dute, Gabonek eta Ekuatore Gineak.
Hala ere, aurtengo edizioak ez du espero zen oihartzunik izan, Afrikako talde garrantzitsuenetako asko txapelketatik kanpo geratu direlako, sailkapen fase oso txarra egin eta gero. Egiptoren, gaur egungo txapeldunaren, kasua da, eta Kamerunena eta Togorena, besteak beste.
Txapelketa horra joateko, Afrikako hainbat jokalarik Ligak uzten dituzte, selekzioarekin jokatzeko. Espainiako Ligan ez du eragin handirik izan, hamasei jokalari bakarrik joan direlako, baina Frantziako Ligatik, esaterako, 64 jokalari joan dira.