Itxi

Erabakia

Irene Paredesek ez du PSG taldean jarraituko

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Legazpiko 29 urteko jokalariak bost urte eman ditu Frantziako taldean, eta erronka berriei egin nahi die aurre.

Irene Paredes, PSGrekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Irene Paredesek ez du Paris Saint-Germain (PSG) taldean jarraituko, astearte honetan jokalariak berak jakinarazi duenez. Legazpiko (Gipuzkoa) jokalariak Twitter bidez eman du erabaki horren berri.

Bost urte igaro ditu Paredesek PSG taldean. Frantziako Liga irabazteko erronka zuen, eta aurten lortu du helburua. Orain, beste erronka batzuei aurre egin nahi diela adierazi du.

"Zaila da PSG eta Parisi agur esatea. Oso pozik nago hona etorri izanaz eta hemen bizitako esperientziaz. Orain, ordea, erronka berriei egin nahi diet aurre", idatzi du Irene Paredesek Twitterren.

Ez du argitu zein taldetan jokatuko duen datorren denboraldian. Zurrumurruek eta prentsak azken boladan esan dutenez, Bartzelona izan daiteke Irene Paredesen hurrengo taldea.

Bideoak (1)