Ostiralean eta larunbatean
Eurokopako final-laurdenetarako sailkatutako taldeak
EITB Media
Suitza-Espainia, Belgika-Italia, Txekia-Danimarka eta Ingalaterra-Ukraina, hurrengo kanporaketako partidak.
Suitza - Espainia, Belgika - Italia, Txekia - Danimarka eta Ingalaterra - Ukraina izango dira Eurokopako final-laurdenetako partidak.
Lehenengo neurketa Luis Enriqueren Espainiak jokatuko du, Suitzaren kontra, ostiralean, 18:00etan, San Petersburgoko Krestovski futbol-zelaian. Garaileak Belgika-Italia partidako irabazlearen kontra jokatuko du finalerdietan.
Larunbatean jokatuko dira beste bi neurketak: Txekia-Danimarka eta Ingalaterra-Ukraina.
FINAL-LAURDENAK
Uztailak 2, ostirala
(18:00) Espainia - Suitza (San Petersburgo, Errusia)
(21:00) Belgika - Italia (Munich, Alemania)
Uztailak 3, larunbata
(18:00) Txekia - Danimarka (Baku, Azerbaijan)
(21:00) Ingalaterra - Ukraina (Erroma, Italia)