Itxi

Iusportek iragarri du

Batzorde exekutiboak uko egin dio Euskal Selekzioak UEFAko kide izateko egin zuen eskaerari

EITB Media

Euskal Futbol Federazioa zeintsu urrats egingo dituen aztertzen ari da; ez dute UEFAren jakinarazpen formalik jaso.

Euskal Selekzioa

UEFAko batzorde exekutiboak uko egin dio Euskal Selekzioak UEFAko kide izateko abenduaren 20an egin zuen eskaerari.

Orduan, Luis Mari Elustondo zen Euskal Futbol Federazioko presidentea, egun, Javier Landeta da. 

Federazioarekin eta Eusko jaurlaritzarekin kontaktuan jarrita, oraindik ez dute UEFAren jakinarazpen formalik jaso. Iusport hedabide digitalak kaleratu duen albisteak esan du UEFAren ustez Euskal Federazioa Espainiakoaren barruan dagoela eta Euskal Selekzioak ezin duela nazioarteko partida ofizialik jokatu.

Kirol arbitraje auzitegiak soilik baliogabetu dezake erabakia.

Federazioa zeintsu urrats egingo dituen aztertzen ari da orain.

Albisteak (4)