Itxi

Berriz izan da albiste

Lau partidako zigorra jarri diote Balotelliri

Erredakzioa

Machester Cityko aurrelari italiarrak Scott Parker Tottenhameko jokalariaren burua zapaldu zuen.

Mario Balotelli. Argazkia: EFE

Mario Balotelli Machester Cityko aurrelari italiarra berriz izan da albiste. Kasu honetan, lau partidako zigorra ezarri diote, joan den igandean Ligako partidan Scott Parker Tottenhameko jokalariaren burua zapaltzeagatik.

Ingalaterrako Federazioak (FA) bi eguneko epea eman dio Manchester Cityri alegazioak aurkezteko, baina, taldeak iragarri duenez, errekurtsorik aurkeztu gabe onartuko dute zigorra.

Bestalde, Sergio "Kun" Agüero argentinarra taldekidearen alde agertu da: "Mariorengandik hurbil gaudenok argi daukagu oso mutil ona dela zelaietatik kanpo. Gainera, badakigu izugarrizko jokalaria dela".