Mirandes-Espanyol (2-1)
Carlos Pouso: 'Mourinho baino zoriuntsuago nago'
Erredakzioa
Finalerdietarako sailkatzea lortu eta gero teknikari bizkaitarrak taldeak ilusio handia duela adierazi du. 'Ilobei kontatzeko moduko balentria egin dugu' azaldu du Pousok.
Mirandes taldeko entrenatzaileak, Carlos Pousok, Jose Mourinho baino zorintsuago dagoela adierazi zuen Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu eta gero. "Mourinhoren oinetakoetako lokatzera ez naiz heltzen, baina bera egiten dagoenarekin triste dago eta egiten dagoena kristorena da" azaldu zuen Leioako entrenatzaileak.
Mirandesek Lehenengo Mailako hiru talde kanporatu ditu Errege Kopatik eta Pousok "kasualitatea ez dela" argi utzi nahi izan zuen. "Joan etorriko kanporaketetan ilusio handia sortu dugu hirian. Jokalarien, zaleen eta zuzendaritza batzordearen babesik gabe nik ezin izango nuen ezer lortu. Ez naiz sentitzen ezeren aita" adierazi zuen Carlos Pousok.