Klasikoa
Bartzelonaren bazkide batek Pepe salatu du Messi zapaltzeagatik
Erredakzioa
91.099. bazkideak Pepe Real Madrileko jokalaria salatu du epaitegietan, Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partidan Lionel Messi zapaltzeagatik.
Bartzelonaren bazkide batek Pepe Real Madrileko jokalaria salatu du epaitegietan, Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partidan Lionel Messi zapaltzeagatik.
Salatzailea Stefan Froreich 91.099. bazkidea da. Izatez alemaniarra da, baina Bartzelonan bizi da. Pepek Zigor Kodeko 147. artikulua urratu duela dio bazkideak. Gainera, 10 urteko bere semeari eredu txarra eman diola uste du Froreichek.
Salaketa Bartzelonako epaitegietan aurkeztu zuen bart. Pepek Messi nahita jo zuela dio salaketak, norgehiagoka etenda zegoenean. Salatzailearen eanetan, erasoa ez da jokoaren parte, delitu bat baizik.