Itxi

Errege Kopa (Final-laurdenak)

Bartzelona-Real Madril (2-2): Barça, polemikarekin finalerdietara

Erredakzioa

Etxeko taldea 2-0 hasi da irabazten, baina bisitariek bi gol sartu eta partida berdindu dute bigarren zatian. Epaileak balio gabe utzi du Ramosen gola eta egotzi egin du jokalaria.

Bartzelonako eta Real madrileko jokalariak tangana baten. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

2. Bartzelona: Pinto; Alves, Pique, Puyol, Abidal; Busquets, Xavi, Iniesta (Pedro, min.29), Cesc (Thiago, min.70), Messi; eta Alexis (Mascherano, min.79).

2. Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Lass (Granero, min.51), Xabi Alonso; Kaka (Callejon, min.61), Özil, Cristiano Ronaldo; eta Higuain (Benzema, min.61).

Golak: 1-0, min.43: Pedro. 2-0, min.46+: Alves. 2-1. min.68: Cristiano Ronaldo. 2-2, min.71: Benzema.

Epailea: Fernando Teixeira Vitienes.


Bartzelonak eta Real Madrilek ikuskizun bikaina eman dute asteazken honetan Camp Noun jokatu den Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partidan. Bi taldeek ikuskizun bikaina eman dute eta azken emaitza 2-2koa izan da eta Bartzelona sailkatu da finalerdietara. Klasiko bati eskatzen zaion guztia eduki zuen norgehiagokak epailearen maila izan ezik. Texeira Vitienesek argi utzi ez dela gai maila honetako partida bat behar den moduan zuzentzeko.

Real Madrilek hasiera bikaina eman zion partidari. Hainbat gol aukera eta oso argiak izan zituen eta Busquetsek egindako penalti bat ere egon zen, baina ez zuen epaileak ezer adierazi. Barça sufritzen ari zen, baina lehen zatiaren amaieran bi gol sartu zituen. Lehena Pedrok sartu zuen 41. minutuan eta bigarrena, Alvesek atsedenaldira iritsi aurretik.

2-0ekoarekin hasi zen bigarren zatia, baina Real Madrilek ez zuen etsi eta arazoetan jarri zuen Bartzelona. Sergio Ramosek gola sartu zuen buruz, baina epaileak balio gabe utzi zuen. Ondoren Cristiano Ronaldok 67. minutuan 2-1ekoa sartu zuen eta 71.ean Benzemak 2-2koa sartu zuen Camp Nouko zaleak urduri jarrita.

Texeira Vitienesek Sergio Ramos egotzi zuen bi txartel horia erakutsita eta azken minutuan Real Madrilen aldeko falta bat adierazi zuen epaileak. Baina, Texeirak ez zuen falta hori ateratzen utzi. Azkenean, 2-2ko emaitzarekin bukatu zen partida eta joanekoan Bartzelonak 1-2 irabazi zuenez, katalanak pasa dira Errege Kopako finalerdietara.

Albisteak (3)