2021/2022 DENBORALDIA
LaLigako 2. jardunaldiko ordutegiak: Athletic – Bartzelona, abuztuaren 21ean, larunbatean
A. A. | EITB MEDIA
Alavesek ere larunbatez jokatuko du Mallorcaren aurka. Realak igandean hartuko du Rayo Vallecano. Azkenik, Osasunak itxiko du jardunaldia astelehen gauean, Celtaren kontra.
LaLigak 2021/2022 denboraldiko ordutegiak eman ditu ezagutzera astelehen honetan. Hala, euskal taldeei dagokionez, partidarik nabarmenena Athleticek eta Bartzelonak jokatuko dutena izango da. Zuri-gorriek, abuztuaren 21ean, larunbatarekin, hartuko dute Kataluniako taldea, 22:00etan.
Larunbatean, baina ordu batzuk lehenago, Alavesek Mallorcaren bisita jasoko du Mendizorrotzan (17:00).
Realari igandean jokatzea egokituko zaio, Rayo Vallecanoren aurka (17:00).
Azkenik, Osasunari egokituko zaio jardunaldiko azken neurketa jokatzea, astelehen gauean (22:00). Gorritxoak Celtari irabazten saiatuko dira Sadarren.
HORARIOS | Consulta cuándo se jugarán los partidos correspondientes a la jornada 2 de #LaLigaSantander. pic.twitter.com/hiNpoa7fQR
— LaLiga (@LaLiga) July 19, 2021