Camp Nouko parkinean
Mourinhok Teixeirari: 'Gustoko duzu profesionalei kalte egitea'
A.B.
Erredakzioa
El Mundo Deportivok bere webgunean publikatu duenez Real madrileko entrenatzaileak epailea irten arte itxaron zuen Camp Nouko parkinean esaldi hau aurpegira esateko.
Bartzelonak eta Real Madrilek Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partida ederra jokatu zuten Camp Noun. 2-2 bukatu zen eta Bartzelona pasa zen finalerdietara. Ikuskizuna Teixeira Vitiniesek epaileak bakarrik ilundu zuen. Ez zuen bi taldeetako bat ere pozik utzi eta horrek asko esan nahi du egindako lanaz.
El Mundo Deportivok bere webgunean publikatu duenaren arabera Mourinhok epailea aldageletatik atera arte itxaron zuen Camp Nouko parkinean eta honako esaldia esan zion Teixeira Vitienesi aurpegira: "Artista bat zara. Gustoko duzu profesionalak garenoi kalte egitea".