Itxi

Ozilek eta Granerok gidatuta

Real Madrilek lidergoa sendotu du Zaragozari 3-1 irabazita

A.B.

Erredakzioa

Jose Mourinhok zuzentzen duen taldea 0-1 galtzen hasi zen, baina markagailua iraultzea lortu zuen. Bartzelonak 0-0 berdindu zuen Vila-realen eta merengeak 7 puntuko aldea dute sailkapenean.

Cristiano Ronaldok Zaragozaren aurka 2-1ekoa sartzen duen unea. Argazkia: EFE

Real Madril-Zaragoza (3-1) partidaren fitxa teknikoa:

3 - Real Madril: Casillas; Altintop, Carvalho, Pepe, Marcelo; Xabi Alonso (Lass, m.62), Granero, Özil; Kaka (Callejón, m.67), Cristiano Ronaldo eta Benzema (Higuain, m.72).

1 - Real Zaragoza: Roberto; Lanzaro, Da Silva, Paredes, Obradovic; Dujmovic, Apoño, Ruben Micael (Helder Postiga, m.55), Luis Garcia (Abraham, m.74); Lafita eta Aranda (Barrera, m.67).

Golak: 0-1, m.10: Lafita. 1-1, m.32: Kaká. 2-1, m.49: Cristiano Ronaldo. 3-1, m.56: Özil.
Epailea: Iturralde Gonzalez.


Real Madrilek 3-1 irabazi zion Zaragozari Santiago Bernabeun eta Bartzelonak Vila-realen aurka 0-0 berdindu zuenez zazpi puntuko aldea dute merengeek Barçarekiko sailkapenean.

Ez zuten partida ondo hasi Mourinhoren mutilek. Zaragozak hartu zuen aurrea markagailuan hamargarren minutuan Lafitak sartutako golari esker. Zalantzazko pare bat minutu igarota, Real Madrilek erasora jo zuen markagailuari buelta emateko asmoz eta atsedenaldira iritsi aurretik Ricardo Kakak partida berdindu zuen (1-1).

Bigarren zatian jaun eta jabe izan zen Real Madril eta horren ondorioz bi gol gehiago sartu zituen. Cristiano Ronaldok egin zuen 2-1ekoa eta Ozilek borobildu zuen festa 3-1ekoa lortuta. Horrenbestez, Real Madrilek garaipena eta hiru puntuak eskuratu zituen.


Albisteak (3)