Itxi

Urtarrilaren 31n itxi da epea

Zaragoza eta Rayo, neguko merkatuan gehien fitxatu dutenak

Erredakzioa

Launa fitxaketa burutu dituzte bi talde hauek. Levantek, Espanyolek eta Sevillak hiruna fitxaketa burutu dituzte. Granadak bost jokalari ekarri ditu hauetako hiru utzita bidaltzeko.

Ghezzal, Levantek neguko merkatuan fitxatu duen hiru jokalarietako bat. Argazkia: EFE

Urtarrilaren 31ko 00:00etan itxi zen BBVA Ligako neguko merkkatua eta Zaragoza eta Rayo Vallecano izan dira jokalari gehien fitxatu dituztenak. Launa talde bakoitzak nahiz eta Zaragozak fitxa gabe zegoen Obradovic ere errepeskatu duen.

Granadaren kasua aipagarria da. Andaluziarrek bost fitxaketa burutu dituzte eta horietatik hiru beste talde batzutara bidaliko dituzte utzita "etorkizunerako jokalariak" baitira. Levantek, Espanyolek eta Sevillak hiruna fitxaketa burutu dituzte eta Sevilla da gehien gastatu duena 7,1 milioirekin.

Neguko merkatuko fitxaketa esanguratsuenak BBVA Ligan:

Atletico Madril: Fran Merida (Braga)
R. Betis: Paulao (BRA/Saint-Etienne)
RCD Espanyol: Coutinho (BRA, Inter Milán, c.), Kalu Uche (SEN, Neuchatel X.), Victor Sanchez (Neuchatel X.).
Granada: Borja Gomez (Karpaty Lviv) eta Henrique (Sao Paulo).
Levante: Oscar Serrano (Racing Santander), Abdelkader Ghezzai (ALG/Bari), Botelho (BRA/Arsenal eta Rayo Vallecanoko jokalari ohia).
Malaga: Kameni (CAM/RCD Espanyol).
R. Mallorca: Ogunjimi (BEL/Genk).
Racing Santander: Marcos Gullón (Villarreal B), Babacar (SEN/Fiorentina).
Rayo Vallecano: Pulido (Atletico Madril), Diego Costa (BRA/At. Madril), Armenteros (Sevilla), Joel (Atletico Madril).
Sevilla: J.A. Reyes (Atletico Madril), Baba (SEN, Marítimo), Javi Hervas (Kordoba, bertan jarraituko du utzita).
Sporting: Colunga (Getafe).
Villarreal: Alejandro Martinuccio (ARG/Fluminense).
R. Zaragoza: Apoño (Málaga), Aranda (Levante), Pablo Sebastián Álvarez (ARG/Catania), Dujmovic (CRO/Dinamo de Moscú), IvanObradovic (SER, recupera su ficha).
Getafe: Arizmendi (Neuchatel).

Albisteak (3)