'Kicker' egunkarian
Ibilbide profesionala Real Madrilen bukatu nahi du Ozilek
Erredakzioa
"Datozen urteetan jokalari oso onak kontratatuko ditu klubak, horietako batzuk oso gazteak. Baina etorkizun horretako parte izan nahi dut", adierazi du erdilari alemaniarrak.
Bere ibilbide profesionala Real Madrilen bukatu nahi du Mesut Ozil erdilari alemaniarrak, 23 urteko jokalariak berak 'Kicker' egunkarian azaldu duenez.
"Benetan ari naiz. Urte asko ditut aurretik eta zaila izango da", azaldu du. Ozilen kontratua 2016an amaitzen da.
"Datozen urteetan jokalari oso onak kontratatuko ditu klubak, horietako batzuk oso gazteak. Baina etorkizun horretako parte izan nahi dut", erantsi du.